"Gorpuztu"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 9
  • "Gorpuztu"
  • "Gorpuztu"
  • "Gorpuztu"

Gorpuztu dantza garaikide eta zuzeneko musika ikuskizun bat da, zeina askotariko erlijiotan une jakin batzuetan gorputza nola erabiltzen den behatu ostean sortu den.

Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak zatitan banatu dute gorputza, askotariko erlijiotako ekintza fisikoak hartu dituzte, eta penitentzia, maitasuna, umiltasuna eta erlazionatutako bestelako kontzeptu batzuk hartu dituzte gorputzetik abiatuta ikerketa bat martxan jartzeko.

Zama handia dakarten material fisikoak erabiltzen dituzte, baina ez dituzte lantzen sinesmen baten interpretaziotik; aldiz, probatu, errepikatu eta transformatzean, ekintzak istorio bat sortzen du, emozio bat.

Gorpuztu lanak ez ditu erlijioak edo erlijioaren kontzeptu jakin batzuk hizpide, gizadiaren historian behin eta berriro agertzen diren gaiak baizik.

  • Konpainia: Eva Guerrero
  • Sorkuntza: Eva Guerrero
  • Aktorea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: sorkuntza kolektiboa
  • Musika-konposizioa eta -interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevilla
  • «Barne-estilo txinatarrak» lana: Aritz Aresti
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
  • Argiztatze-diseinua: Arantza Heredia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Banaketa: ATX Teatroa

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua eta Garaion Sorgingunea, La nave del Duende eta Espacio Punto de Fugak babestua.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana