"Laka, ibiltaria / Laka, el viajero"

Barakaldo 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 28(e)ra
  • "Laka, ibiltaria / Laka, el viajero"

Uztailaren 1ean emango zaio hasiera Laka goitizenez ezagutzen den José Javier Lacalle artistaren pintura eta eskultura erakusketari: Laka, ibiltaria / Laka, el viajero. Abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai, 09:00etatik 14:00etara.

1985ean sortu zen bidaiariaren pertsonaia: beste nia konplize bihurtzeko Lakak sortutako ziztrin txisteraduna. Hasieran, berak sortzen zituen kartel, panfleto eta katalogoetan agertzen zen. Aurrerago, bidaietan diru zorroan gorde zitezkeen formatu txikiko marrazkiak egiten hasi zen, bai eta munduko edozein txokotako eraikin, toki eta pertsonekin argazkiak ateratzen ere. Horren guztiaren ondorioz, tamaina handiagoko sormen lanak egin zituen, betiere jolas kutsuz eta kromatismo oparoz landuak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana