"Eta... zer gehiago?"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 23
  • "Eta... zer gehiago?"

17-18 urterekin hil edo biziko bidegurutzean aurkitzen gara: ikasten segi behar dut? Eta zer ikasi behar dut? Xabier Lizasok eta German Ormazabalek ere aukeratu behar izan zuten. Eta erantzun berbera eman zuten biek: pianoa. Garai hartan beste galdera bat eragiten zuen erantzun hark: eta… zer gehiago?

Bizitzako edozein momentutan eta gai desberdinen inguruan erabaki behar izaten dugu zein bide aukeratu. Askatasun-sentsazioa ematen du horrek, baina mina ere eragiten du. Aukerak egitearen zailtasuna eta estutasuna kontatzeko bidea ematen du bi pianoren istorioak. Agertoki gainean bi piano-jotzaile, bertsolari/idazle bat eta Rachmaninov, Chopin edo Ravelen musika, besteak beste.

  • Zuzendari eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga HIKA Teatroa
  • Piano-jotzailea: Xabier Lizaso
  • Bertsolaria eta idazlea: Andoni Egaña
  • Piano-jotzailea: Germán Ormazabal

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana