Bilboko Aste Nagusia 2019: musika klasikoko programazioa

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: musika klasikoko programazioa
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: musika klasikoko programazioa

Bilboko Aste Nagusia 2019ren barruan. 

Aste Nagusiak, gustu guztietarako musika eskaintzeko tradizioarekin bat etorriz, Enkarnazioaren Elizari begiratuko dio, eta munduko hainbat lekutatik etorritako bakarlariek, abesbatzek eta orkestrek osatutako zortzi kontzertu jasoko ditu abuztuaren 17tik 24ra bitarteko arratsalde guztietan, 20:30etik aurrera. Anne Landak eta David Antichek osatutako “Airea” bikoteak irekiko du kontzertu klasikoen ziklo ezaguna, Anneren akordeoiarekin eta Daviden txirula eztiarekin.

Asko eta ospetsuak dira Aste Nagusiaren 41. edizioan musika klasikoaren programaziora gonbidatutakoak. San Petersburgoko Miller hirukotea izango da Bilboko Aste Nagusiko karteleko hitzordu garrantzitsuenetakoa, eta bere ondoren Londreseko Royal Academy of Music-en sortutako Bernaola Hirukotea etorriko da; Ensamble Huberman ospetsua; Arteus Orquesta & Gabriel Ureña; eta emakumeek osatutako DeMúsica Ensemble ahots taldea.

Euskal ordezkaritza ere ez da faltako 2019ko Aste Nagusian. Aurten, euskal artisten musika klasikoa, Donostiako Easo Gazte Abesbatzako 14 eta 19 urte arteko emakume ahots gazteek eta Iyoko Brass Quintet taldeak osatuko dute.

Zaleek, generoan hasiberriek edo jakinmina dutenek larunbatean, abuztuaren 17an, 20:30ean izango dute lehenengo hitzordu “klasikoa”, Anne Landak eta David Antichek osatutako “Airea” bikotearekin. Anne Landak Grenobleko (Frantzia) Kontserbatorio Nazionalean amaitu zituen akordeoi ikasketak, aho batez emandako Urrezko Domina lortuz. David Antichen diskografiari dagokionez, Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko musikaz osatutako 50 disko biltzen ditu, Capella de Ministrers taldearekin eta beste talde batzuekin. Erregistro horietako batzuk prentsa espezializatutako nazioarteko kritikaren aintzatespenak eta sariak jaso dituzte.

Hurrengo egunean, igandean, abuztuaren 18an, San Petersburgoko Miller hirukotearen txanda izango da, goi mailako hitzordua, hain zuzen ere, Ekaterina Savatskaya San Petersburgoko Capellako soprano bakarlariaren eta Vladimir Miller, kantuko ahots arraroena omen den baxu sakonaren eskutik. Pianoan, Mikhail Buzin.

Ondoren Easo Gazte Abesbatza etorriko da, astelehenean, abuztuaren 19an. Hasieratik Gorka Mirandak zuzendu duen taldea 2004an sortu zen, eta EASO Abesbatzaren barruan dagoen bosgarren taldea da. 14 eta 19 urte arteko neskek eratzen dute, eta abesbatzan dauden bitartean musika prestakuntza prozesua osatzen dute.

Asteartean, abuztuaren 20anBernaola Hirukotearen txanda izango da. 1996an Londreseko Royal Academy of Music-eko ikasgeletan sortutako taldea da, musika garaikidea eta, batez ere, Euskadin idatzitakoa ezagutarazteko xedez. Izena Carmelo Bernaola euskal konposatzailearengandik hartu dute. Gaur egun, errepertorio modernoa eta klasikoa ezagutarazteko lana uztartzen dute, eta osaketa aldatu egiten da, proposatutako programazioaren arabera.

Asteazkeneko, abuztuaren 21eko, arratsaldeko txanda Ensemble Huberman taldearena izango da. Julia Siciliano, sorkuntzarako gaitasun bikaina duen piano jotzailea, Darling DyleRumen Cvetkov eta David Apellaniz. Ondoren, ostegunean, abuztuaren 22anArteus Orquesta & Gabriel Ureña izango dugu, musika barrokotik musika garaikidera luzatzen den errepertorio zabaleko taldea.

2019ko Aste Nagusiko musika klasikoko kontzertuen programako azken aurreko arratsaldeko, ostiraleko, abuztuaren 23ko, protagonista Iyoko Brass Quintet taldea izango da. 2018an sortu zen Donostian, taldeari izena ematen dion irakaslearen kamera musika ikasgelan. Kideak hauek dira: Álvaro García (tronpeta), Juan Carlos Gualda (tronpeta), Juan Cancer (tronboi tenorea), Óscar Cuartero (tronboi baxua) eta Pablo Neva (tronpa). Lan bikainari esker, Iyoko Brass Quintet-ek izen handiko gonbidapen asko jaso ditu, estatu mailako kanpoko proiekzioaren aldeko apustua eginez.

Azken kontzertua, larunbatekoa, abuztuaren 24koa, emakumeek emango dute, DeMúsica Ensemble taldeak, hain zuen ere. 2009an sortu zuen bere zuzendariak, María Ángeles Zapata musikologia doktoreak. Antzinako musika lantzen duen emakumeen ahots taldea da, eta bere helburuetako bat emakumeek idatzitako edo/eta interpretatutako musika ikertzea, interpretatzea, hedatzea eta sustatzea da.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO

Musika izango da aurten ere, inolako zalantzarik gabe 2019ko Aste Nagusiko osagai nagusietakoa.

Bilboko Udalak gustu guztietarako doako ehun musika jarduera baino gehiago programatu ditu, une honetan pil-pilean dauden taldeetatik bilbainada klasikoetara, zortzi kontzertu espaziotan banatuta.Horrela, musika talde guztiek euren lekua bermatuta dute Aste Nagusian, gauero, dantzaren eta giro onaren ondorioz beteta daudela adierazten duen kartela duten eszenatokietan.

MUSIKA KLASIKO PROGRAMAZIOA

Lekua: Enkarnazioaren Eliza
Ordua: 20:30ean

  • Larunbata, 17: Anne Landa & David Antich
  • Igandea, 18: San Petersburgoko Miller hirukotea
  • Astelehena, 19: Easo Gazte Abesbatza
  • Asteartea, 20: Bernaola hirukotea
  • Asteazkena, 21: Ensemble Huberman
  • Osteguna, 22: Arteus Orquesta & Gabriel Ureña
  • Ostirala, 23: Yyoko Brass Quintet
  • Larunbata, 24: DeMúsica Ensemble 
Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 24(e)ra
  • LekuaEnkarnazioaren Eliza
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana