Donostia Kulturako ikastaroak 2019-2020 (Izen-ematea)

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 9(e)tik 2019(e)ko urriaren 4(e)ra
  • Donostia Kulturako ikastaroak 2019-2020 (Izen-ematea)

OHARRA: Donostia Kulturako 2019/20 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 4ra arte.

 

Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro(562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

Ikastaroen matrikulazioa 2019ko irailaren 9tik urriaren 4ra egiteko aukera izango da edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoagoa www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere ikus daiteke.

Informazio gehiago:


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana