"Dublineses"

Getxo 2019(e)ko Urriak 5
  • "Dublineses"

Getxoko 2019ko Antzerki Jardunaldien barruan.

Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa... dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.

James Joyce-ren Dubliners ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (The dead) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.

  • Moldaketa: Garbi Losada, Jose Antonio Vitoria
  • Zuzendaria: Garbi Losada
  • Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Isidoro Fernandez, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Ion Sagarzazu, Asier Sota
  • Eszenografia: Markos Tomas
  • Jantziak: Tytti Thusberg
  • Argiztapena: Xabi Lozano
  • Produkzio exekutiboa: José Antonio Vitoria
  • Banatzailea: Ados Teatroa
Getxoko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana