Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Planetak"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko azaroaren 6(e)tik 2019(e)ko azaroaren 7(e)ra
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Planetak"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

Musikak gauza partikularrei izaera unibertsala emateko gaitasuna du. Gustav Holstek, gizon lotsatia izanik eta neuritisak jota, Indiako filosofiarako eta astrologiarako zaletasuna garatu zuen. Horren emaitza dira Rig Vedaren ereserki koralak eta, bereziki, Planetak, duela 100 urtetik gora estreinatu zenetik entzuleak liluratu dituen sorkaria.

Juanjo Mena, historiako euskal orkestra-zuzendaririk internazionalena, arduratuko da lan horiek zuzentzeaz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldietarako itzulera honetan, bi lanetako zati koral ederrak abesteko eskatu dio Vocalia Taldea abesbatza gazteari. Kontzertu honetan, gainera, azken urteetako euskal konposiziorik garrantzitsuenetako bat entzungo dute bertaratzen direnek Euskadin estreinakoz: Gabriel Erkorekaren Zuhaitz, Kalakan hirukotearen musika-tresna folklorikoak eta orkestra-soinuaren testura konplexua batzen dituena.

G. Holst
Choral Hymns from Rig Veda (2. taldea), Op.26, H.98 [13']

G. Erkoreka
Zuhaitz. Euskal perkusiorako eta orkestrarako kontzertua [23']

G. Holst
Planetak, Op.32 [51']

Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko azaroaren 6(e)tik 2019(e)ko azaroaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAzaroak 6 eta 7: 20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana