Jorge Drexler + Omara Portuondo

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Uztailak 19
  • Jorge Drexler + Omara Portuondo
  • Jorge Drexler + Omara Portuondo

2019ko Gasteizko Jazz Jaialdiaren barruan. 

Jorge Drexler musikari uruguaiarra Omara Portuondo bere agur-biran laguntzeko Vitoria-Gasteizera hurbilduko da. 88 urteekin, bere karrerari amaiera emango diola iragarri du kubatar abeslariak eta Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak aukeratu du Drexler-ekin batera kontzertu paregabea egiteko. Bi izarrek harreman berezia dute,Omararen karreraren 60 urteurrena ospatzeko “Gracias” abestia konposatu ziolako kantautore uruguaiarrak.

JORGE DREXLER

Kantautore uruguaitarra, 2018. Grammy Latino sarien erabateko garailea, genero musikalak eta soinu instrumentalak elkartzeko gai da, melodia esperimentalak eta abesti ederrak eskaintzeko. “Salvavidas de hielo” diskoaren ostean, haren “Silente” birarekin, Drexler fazeta intimistago batean murgildu da. Izan ere, haren bakarkako ikuskizunean parentesi bat egiten du musikari uruguaitarrak, haren ohiko musikariekin, beste batzuen artean jazz zaleentzat ezagunak diren Borja Barrueta bilbotar bateria-jolea eta Martin Leiton baxu jolea, kontzertu hau aurkezteko.

OMARA PORTUONDO

Kubako jazzaren dama nagusia Gasteizen agurtuko da Roberta Fonseca piano jole apartekoarekin batera, haren zuzendari artistikoa eta musikala azken bira honetan. Omara Portuondoren karisma, haren aldien maisutasuna interpretazioetan eta intentsitate melodikoari esker, “feeling-en neska-laguna” bezala ezaguna izatera eraman dio. 88 urteekin, kubatar abeslaria Roberto Fonseca-rekin etorriko da, funk, jazz edo son eta mambo soinuei zukua ateratzen dion piano-jole izugarriak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia21:00
  • LekuaMendizorrotza
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa40 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana