Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Urtarrilak 15
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

ABONU DENBORALDIA 2019/2020.

"Aingerua" izenburupean, biolinerako kontzertu honi erreferentzia eginez, Orkestrak kontzertu-programa berri bati ekin behar zion 2020ko urtarrilaren 10etik (ostirala) aurrera, bere bakarlari esperotakoenarekin, Frank Peter Zimmermannekin, baina erorketa handi baten ondorioz izandako lesio bat dela-eta hurrengo egunetarako programatutako bost kontzertuak bertan behera utzi behar izan dira.

Frank Peter Zimmermann ez da ordezkatuko, ez baitago bere kategoriako biolinjolerik hain denbora gutxirekin ordezkatu daitekeenik eta programako bost kontzertuetarako libre dagoenik. Horren faltan, Orkestrak Brucknerren 9. Sinfonia interpretatuko du musikan aditu batzuek azkentzat eta zuzentzat jo duten bertsioan; horretarako, laugarren Finale ezohikoa gehituko die kontzertuaren bigarren zatirako hasieratik programatuta zeuden hiru mugimenduei. Bere azken lana izango zena osatzeak hamar urte hartu zizkion musikagileari eta, aurrerago Robert Treviño zuzendariak xehetasunez azaltzen duen bezala, sinfonia honen laugarren mugimendua, konpositorea hil ondoren desagertu egin zen. Samale et al talde editoriala ikertzen eta bilatzen jardun da azken urteotan, eta duela 8 urte Finalea berreskuratzea lortu zuen.

Programa aldatzera behartzen duen bat-bateko istripu honen ondoren, Orkestrak laugarren mugimenduari ekitea erabaki du, Finale delakoa, behin bakarrik interpretatua Espainian eta duela urte gutxi estreinatu zuena Berlingo Filarmonikoak Simon Rattleren batutapean. Sinfonia osoa 90 minutuko musikak osatzen du, eta horrek esan nahi du hasierako programaren iraupen bera duela, eta aukera paregabea izango da Austriako konpositorearen "azken maisulantzat" jo izan dena bere osotasunean ezagutzeko. Treviñoren beraren hitzetan: "Eskatzen dizuet estima dezazuela 8 urteko ibilbidea baino ez duen 'Finale' hau entzuteko aukera, kontrastean lehen hiru mugimenduek 134 urteko tradizioa baitute".

Bestalde, Frank Peter Zimmermannek konpromisoa agertu du Alban Bergen Biolinerako kontzertuarekin orkestraren programaziora itzultzeko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana