“Arar”

Bilbao 2019(e)ko irailaren 20(e)tik 2019(e)ko irailaren 21(e)ra
  • “Arar”

Los Canchales – Lankidetza eta ikerketa eszenikoko topaketak.

“Canchal”, euskarazko “hartxingadi” hitzaren definizioak berak, mendi-magaletako arroka gordailuak diren heinean, sorkuntza prozesua ilustratzen du, benetan garrantzitsua dena gordailua dela adieraziz. Haziak diren gordailuak.

2016 eta 2018 urteen artean, konpainiak bost topaketa burutu zituen beste sortzaile batzuekin elkarlanean. Ensalle konpainiaren beraren lengoaia eszenikoarekin jolasteko helburua izan zuten, gonbidatuen lengoaiarekin elkar eraginean; eta, esperimentu hori, elkarbizitza artistiko moduan, “Canchales” deitu zen. Lankidetza horiek konpainiaren azken lanen sorkuntza prozesuetan sartzen dira.

Arar prozesuan parte hartzera deitutako gonbidatuak Juan Loriente eta Antonio Fernández Lera / Magrinyana izan ziren.

Canchales deituek, topaketa bakoitzari amaiera emateko, Ensalle eta gonbidatuen arteko proposamen eszeniko bateratu bat sortu zuten, Vigoko Ensalle Antzokian ikusleekin partekatua.

Beste kolaboratzaile batzuk: El Canto de la Cabra eta Cambaleo Teatro konpainiak; Mónica Valenciano; Juan Loriente eta Antonio Fernández Lera / Magrinyana.

--

Arar deitu duguna testuinguru argi batean kokatu nahiko nuke.“Zeri buruzkoa da?” galdera errepikatu egiten da denon buruan, baina oraingoan egun bakar bati heltzen saiatuko naiz.Bai, orain proposatzen dudana egun bakar bat da.Egun bat aukeratu dut ausaz, bere kontraesan guztiekin.

Egun bat bere potentzia osoarekin, potentziala, beste edozein egunen moduan.

Hitzak nire buruaren isla izan nahiko du, baina ezin izango du.Inoiz ezin du.

Isiltasunak egun arrunt bateko azken minutua izan nahiko du, lotaratu aurreko hori, hain xume.Hori nahiko du.

Eta egun honen omisioak piezaren mugimendua osatzen du, egun bakarreko gorputzarekin egin gabekoa.

Orain zu, saiatu egun bati heltzen, azken ordu bati (hirurogei minutu horiek, besterik ez).Orain zuk, zatika, hartu egin gabeko hori,

Eta agertu egingo da.

Hitzak salaketa izan nahiko du, eta gorputzak hori, gorputz.

--

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Raquel Hernández, Artús Rei, Pedro Fresneda
  • Zuzendaritza, testua eta dramaturgia: Pedro Fresneda
  • Zuzendaritza laguntzailea: Raquel Hernández
  • Laguntzaileak: Juan Loriente, Antonio F. Lera/Magriyana
  • Espazio eszenikoa: Cía Ensalle
  • Argien diseinua: Pedro Fresneda
  • Argazkiak: Bieitorei, Elena Váquez, María Acosta
  • Soinu-espazioa:Pedro Fresneda, David Santos

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2019(e)ko irailaren 20(e)tik 2019(e)ko irailaren 21(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana