Harriak 2019: "Hau ez da hau" erakusketa

Ea 2019(e)ko abuztuaren 8(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Harriak 2019: "Hau ez da hau" erakusketa

2019ko abuztuaren 8tik abuztuaren 30era

Itsasontzi batean gaztelaniazko abatimiento ez da triste zaudeneko unea.

Haizearen eraginez, hasierako norabidetik desbideratzea da. Haizeak lekuz aldarazten du Obra Hila, ura ukitzen ez duen itsasontziaren egiturazko zatia.

Forma baten prozesuan desbideratzea da; proiektatzen denaren eta gauzatzen denaren arteko mugimendua. Hemen ere, gaztelaniazko abatimiento terminoen esanahiaren desplazamendua da: Obra Bizia uretan murgilduta dagoen itsasontziaren kroskoaren zatia da.

Marrazkigintzan, eraispena (gaztelaniaz abatimiento) benetako tamaina zehazteko erabiltzen da, irudi baten proiekzioa oinarri hartuta, edo alderantziz: itzala eta haren objektua.

Irudi zabaldua. Korridore argitsu baten bidez altzari-denda batekin lotzen zen okindegi baten oroitzapena. Ogi-usaina eta altzariak.

Lo kuluxkan, soinuak diren bezala sumatzen dira. Kanta bat lehen aldiz entzun, haren osagaiak bereizi eta entzuten ari zarenaren jakitun izango bazina bezala.

Erakusketaren partaideak: Katixa GoldarazenaIñigo PastranaJ.F.Vaquero Mata.

Komisarioa: Sandra Cuesta Aizkorbe.

Aretoko ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, asteartetik ostiralera.

eremuak

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 8(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • LekuaEskolondo - Eako Kultur Etxea
    Kai Bidea, 2
    Ea
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana