Donostikluba Festibala 2019: Cecilio G. (bertan behera) + SNKT + Lima Beatz

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Urriak 4
  • Donostikluba Festibala 2019: Cecilio G. (bertan behera) + SNKT + Lima Beatz

OHARRA: Intxaurrondo Kultur Etxean gaur bertan, urriak 4, programatuta zegoen Cecilio Gren kontzertua bertan behera geratu da. Izan ere,  Euskal Herrian asteburu honetan eman behar zituen ikuskizunak bertan behera utzi ditu azken orduko osasun arazoak direla eta. Donostikluba 14 Festibaleko ostiral gaua aurrera doa bertako SNKT taldearekin eta Lima Beatz-en dj saio batekin. Festak gaueko 21:00etatik 24:00ak iraungo du eta doako sarrera izango du.Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik. Diruaren itzulketa datorren astean gauzatuko da erosketa egin den kanal beretik.

Donostikluba Festibala 14. ediziora iritsi da eta duela bi urte erreferentziako jaialdi urbano bihurtzeko hasitako bidean jarraitzen du, garaiekin aldatzen doazen musika-hizkuntza berriak hartzeko prest. Gaur egungo joeren leihoa izan nahi du, bertako musikari behar den bezalako begirunea eta arreta eskainiz.

Intxaurrondoko egoitza berrian antolatzen den bigarren edizioa izango da eta 4 egunetan zehar banatutako musika eskaintza anitza bezain erakargarria da: trapa, hip hopa, funkya edo rock independentea… guztiek dute lekua Donostikluba 14an.

Donostikluba Festibalarekin emango zaio hasiera 2019-2020 denboraldiko Dkluba zirkuituari. Azken urteetan bezela jaialdiak, taberna-zirkuitua eta bertako musika-taldeak izango dira, Intxaurrondoko Kultur Etxeko kontzertu handiez gainera.

 

dkluba.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana