Etnografia Biziko XXIII. Eguna : "Gure museoa kalera"

Lagrán 2019(e)ko Abuztuak 31
  • Etnografia Biziko XXIII. Eguna : "Gure museoa kalera"

Pipaoneko Usatxi Etnografia Museoak, Vital Fundazioaren laguntzaz, ‘Gure museoa kalera’ Etnografia Biziko XXIII. Eguna antolatu du.

Abuztuaren azken larunbaterako antolatu da egun hori, eta herriko bizilagunek, goizean zehar, XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakutsiko dituzte. Horretarako, garai hartako soinekoak jantzi eta lan tradizionaletan arituko dira, esaterako, garia moztu eta jotzen, harraskan lixiba egiten, ikatza egiteko erabiltzen zen ikaztegia egiten, ogia eta hestebeteak egiten, kalamuzko zapatilak egiten, koltxoiaren artilea hagaz jotzen, eta abar.

Jarduera horiek guztiak dira Pipaongo herritarrek eta Usatxi Kultura Elkarteak euren jatorri eta tradizioekin duten konpromisoaren erakusgarri.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 31
  • Ordutegia10:30-14:30
  • LekuaPipaon
    Lagrán

Non

Euskadi, auzolana