Argi "hitz"kiak erakusketa

Senpere 2019(e)ko abuztuaren 3(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 17(e)ra
  • Argi "hitz"kiak erakusketa

"Hatsa"-kideen eta beren lagunen arteko hirugarren erakusketa

Hor, elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen testu batzu, 110 bat kuadrota agertuko dira, lurrean etzanik, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik .

Zergatik lurrean etzanik? Lurraren arrasean diren gauz maitagarrien gainean, maizetan ez ohartuki pasatzen gira. Alta, hor dira,... bai... bere azalean, zerutik erori guziak, euri, hosto, izar puskak..gu...gizakiak...,lur azalean ere, bere barnetik, ateratzen diren gure janariak, loreak,onddoak, urre errautsak eta abar...

Haur ttikien eremu paregabea, ere, da, lur azala, bere gainean, potikoka egiten baitituzte beren lehen urratsak eta jolasak.

Olerkarien mundua, maiz, haurtasunaren eraginekin betea da. Horra zergatik, Hats-Arte erakusketa honen parte hartzaleek uste dugun (beharbada haurrek amestu dezaketen antzera), gure idatzi eta argazkiek, lur gainean ezarriak izanez, beren lurreko sustraiekin bat eginen dutela.

EKE

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 3(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 17(e)ra
  • Ordutegia16:00-19:00
  • LekuaAmotz-Larraldea
    Senpere
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana