"Swing Dance"

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 22(e)ra
  • "Swing Dance"

Caleb Teicher & Company dantza-konpainia bueltan da Guggenheim Bilbao Museoan, nazioarteko Lindy Hop komunitateko adierazle gazte eta dotoreenetako batzuk aurkezteko. Dantza-pieza berri honetan, swingaren munduko izar handiak bilduko ditu konpainiak, birtuosismo handiko koreografiak, inprobisazio bikainak, umorea eta emozioa uztartzen dituen ikuskizun batean. Jendaurrean aurkeztu baino lehen, Caleb Teicherrek eta dantzariek Bilbon bertan sortuko dituzte programako edukiak, elkarlanean landutako egonaldi batean.

Works & Process Guggenheimen programak—oraingo honetan Ford Foundation-ari esker eta Institute of International Education’s Global Travel and Learning Fund eta Stephen Kroll Reidy-ren laguntzaz antolatu ahal izan denak— Caleb Teicher newyorktarraren eta swing munduko hamaika dantzari onenetakoen eskutik datorren gau-emanaldi berezia eskainiko digu.

  • Zuzendaria: Caleb Teicher
  • Talde sortzailea: LaTasha Barnes, Evita Arce y Nathan Bugh
  • Koreografia eta inprobisazioa: Caleb Teicher, LaTasha Barnes, Evita Arce eta Nathan Bugh. Dantzariak, Lindy Hop/Solo Jazz estiloko koreografia tradizionalen zenbait adibide erabilita
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Macy Sullivan
  • Musika: Eyal Vilner Big Band, Count Basie, Ella Fitzgerhall, Nina Simone,  Rob García
  • Argiztatzea: Serena Wong
  • Dantzariak: Evita Arce, LaTasha Barnes, Felix Berghall, Nathan Bugh, Gaby Cook, Andrew Hsi, Michael Jagger, Marie N’Diaye, Joshua McLean, Moe Sakan, Macy Sullivan eta Caleb Teicher

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana