'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia'

Donostia-San Sebastián Abenduaren 11(e)tik abenduaren 13(e)ra
  • 'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia'

«Sinesten dudalako ur-jauzi sisteman», hala esan zuen behin Joxe Azurmendik bere saiakeren zergatiaz galdetuta. «Nire ideiak norbaitek irakurtzen ditu, eta bere ideiak martxan jartzen dira. Horrek ez du beste saiakera bat idatziko, baizik nobela bat idatziko du. Orduan, ideia hauek ur-jauzi modura iritsi egiten dira iritsi behar duten tokira. Hau da nire esperantza behintzat.»

Esperantza horrekin idatziak ditu 40 liburu eta 500 artikulu inguru, azken mende erdiko Euskal Herriaren eta mundu aldakorraren lekuko izan direnak. Bere obrak gizaberearen, kulturaren, nazioaren, pentsamendu sozialaren... esparruak bustitzen ditu eta erreferentzia dira euskarazko pentsamenduan. Kongresu honek esparru horietako arituak (adituak eta hasiberriak) gonbidatu nahi ditu Azurmendik ekarritako urek martxan jarri dizkieten ideiak mahai-inguruan partekatzera. Berdin du literatur idazle, akademiko edo irakurle interesatu, berdin obra hasieratik ezagutu edo oraintxe hurbildu, ekarpen mota guztiek dute tokia.

Ur-jauziaren emaria biderka dadin, JAKINen eta EHUren elkarlanetik, JOXE AZURMENDI. EUSKAL PENTSAMENDUAREN UR-JAUZIA kongresua sortu da 2019ko abenduaren 11tik 13ra, Donostiako San Telmo Museoan.

Proposamenak bidaltzeko epea:

2019ko irailaren 30era arte (Deialdia eta  Gidalerroak)

ehu.eus

Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Abenduaren 11(e)tik abenduaren 13(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana