Bilboko Aste Nagusia 2019: TXIKIGUNEA

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 18(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: TXIKIGUNEA
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: TXIKIGUNEA

2019ko Aste Nagusiaren barruan.

Aste Nagusiko Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere. Horretarako, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu du 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat jai egunetarako. Txikigunea zabalik egongo daabuztuaren 18tik 25era arte, hau da, domekatik domekara, goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara arte.

Nobedade moduan, Txikigunea, orain arte Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan jarri dena, ahateen urmaela dagoen gune ezagunera zabalduko da.

Aurtengo beste nobedade bat da umeentzako eta familientzako kale-antzerkiko emankizunak, Gas plazan barik, Casilda Iturrizar parkeko pergolan egingo direla. Arratsaldero, 19:30ean hasita, familiek euskarazko egitaraua izango dute: magia, ipuin-kontalariak, antzerkia, musika eta akrobaziak, besteak beste.

Urtetik urtera, jaietako umeentzako parke hau Aste Nagusiko espazio arrakastatsuenetako bat bezala finkatzen ari da. Aurtengoan, kontuan hartu jendeak harrera ona egiten diola, Udalak 30 jarduera baino gehiago antolatu ditu, lau gunetan banatuta, tartean, puzgarriak urarekin, ludoteka sortzailea, irakurtzeko gunea, bolen gunea, magia, birziklatze-tailerrak, ipuin-kontalariak, mozorroak eta makillajea, arrantza eta antzerkia. Elkartasuna, aniztasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, sormena, identitatea eta beste balio batzuk barneratzeko jarduerak izango dira. Era berean, Udalak gura du familiek aisialdian ondo pasatzea eta pertsona helduek umeen jolasetan parte hartzea eta haiekin batera jolastea.

28 JARDUERA PARKEKO 4 GUNETAN

  • MAITEZITU GUNEA (0-5 urte). Maitasuna eta Heziketa uztartzen dituen gunea da. 5 urtera arteko sein eta umeentzako gunea, ludoteka eta ludobaby edukiko dituena, edoskitze-gunea eta puzgarriak ere bai. Zabuen gunean jarriko da (Teofilo Guiard plaza).
  • POZAKTIBATU (5-12 urte). Poztasunaren eta Aktibotasunaren batuketa da (poza aktibatu). Gune hau José Anselmo Clavé-tik Darío de Regoyos-erainoko kirol kantxetan egongo da, eta 2 eta 12 urte arteko neskato-mutikoentzat izango da. Urak protagonismo handia izango du, zazpi jardueratan egongo baita, esaterako pedalekin eragindako uretako ontziak eta ur-tankea dianarekin. Gargantua ere hemen egongo da.
  • BILZIKLATU (4-12 urte). Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen uztarketa da. Udalak ingurumena zaintzeko duen konpromisoa agerian geratzen da espazio honetan. Jasangarritasuna eta birziklatzea dira gaiak. Besteak beste, arrantza, ludoteka sortzailea eta irakurtzeko gunea egongo dira. Parkeko iturri zibernetikoaren ondoan egongo da.
  • ELKARANIZTU (5-12 urte). Elkartasun eta Aniztasun kontzeptuen batuketa da. Parkeko alde berrian, ahateen urmaelean, hainbat jarduera egingo dira: ile-apaindegia eta aurpegia makillatzeko tailerra neskato-mutikoentzat, mozorroak, Txikiguneko irratia, atseden-lekua eta Marijaia Txikiren erakustokia.

ROCKIN BIZI FAMILY SESSIONS

Aurtengo beste nobedade bat rock euskalduneko kontzertu berezia izango da, familientzat: “Rockin Bizi Family Sessions”. Pertsona helduek euren talde gustukoenetako abestiak entzungo dituzte eta txikienek gurasoek entzuten duten musika ezagutu. Rockin Bizi Band izango da taldea. Bizkaiko musikari handiek osatua, rock-musikako talde ezagunetakoak, Itoiz, Mikel Laboaren, Gatiburen, Ken Zazpiren, Hertzainak-en, eta Kortaturen kantak jotzen dituzte kultura euskalduna eta euskara zabaltzen duten bitartean. Nerea Alias izango dute ondoan, rock-aren historia eta istorioak kontatzen.

Kontzertua eguenean, abuztuak 22, 17:30ean izango da, Pergolako agertokian

TXU TXU TRENA

Aurreko urteetan legez, Txu txu trena Udaletxearen albotik Casilda Iturrizar parkeko geralekuraino (Kale Nagusia, 60) jendea eramateko doako garraio-zerbitzua izango da. Trenaren ordutegia hau izango da: goizetan, 11:00etatik 14:30era etaarratsaldetan, 16:30etik 20:00etara. Haur-kotxeak eramateko egokituta daude trenak, eta arrapala ere badaukate, mugikortasun urriko pertsonak zuzenean igotzeko.

DOAKO 10.000 ESKUMUTURREKO, IDENTIFIKAZIORAKO

Txikiguneko segurtasuna eta lasaitasuna bermatze aldera, Bilboko Udalak 10.000 eskumutur jarri ditu familien eskura. Eskumuturrak doakoak izango dira eta umeen identifikazioa ahalbidetuko dute, hau da, umeren bat galduz gero, arduradunak nortzuk diren eta aurkitzen lagunduko dute. Eskumuturrekoak doakoak dira Txikiguneko informazio-postuan eskuratu ahal izango dira.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana