"Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko abuztuaren 26(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak 2019
  • "Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak 2019

Beste uda batez, "Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak egingo dira Arabako hiriburuan. Abuztuaren 26tik 30era arte, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute.

"Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiek zazpigarren edizioa beteko dute, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gaiei begira: uraren krisia, Ekialde Ertaineko gatazka, populismoak edo 'fake news' direlakoak, besteak beste.

Jarduera gehienak Europa jauregian egingo dira. Funtsean hitzaldi eta mahai-inguruek osatzen dute programa, zeinetan leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak, prentsa-argazkilariak edo beste profesional batzuk arituko baitira.

Hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte. Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Kalean bertan Pedro Armestre prentsa-argazkilari galiziarraren argazki-erakusketa jarriko da, Haurren ezkontzak izenburuarekin. Sierra Leonako hegoaldeko neska eta emakumeen egoera ikusarazi nahi du erakusketak. Gasteiz hiribidean ikusi ahalko da, Europa biltzar jauregiaren ondoan, abuztuaren 12tik irailaren 1era arte.

Ospe handiko kazetariak eta prentsa-argazkilariak etorriko dira hirira, informazio mota horretan esperientzia luzea dutenak: Pedro Armestrez gain, Mónica García Prieto, Jesús Nuñez Villaverde, Sandrine Morel eta Karlos Zurutuza.

Aurtengo berritasuna abuztuaren 30ean iritsiko da, 19:00etan ANTÍLOPEZ taldearen musika ikuskizunak emango baitio amaiera programari. Bikote huelvarrak ibilbide luzea egin du, musika eklektikoa eta umore adimentsua nahastuz, eta haien hitz garratzak eta estilo berdinezina gaurko errealitatearen kronika dira.

EGITARAUA

Abuztuak 26

Abuztuak 27

Abuztuak 28

ERAKUSKETA

2019ko abuztuaren 12tik - 2019ko irailaren 1era

Argazki erakusketa: Matrimonio infantil. Gasteiz hiribidea, 85. Europa biltzar jauregiaren ondoan


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana