"El coronel no tiene quien le escriba"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko abuztuaren 16(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • "El coronel no tiene quien le escriba"

Koronel zaharra eta haren emaztea miserian bizi dira, gobernuaren gutunaren zain, gerran egindako zerbitzuengatik agindutako pentsioa berretsiko dieten zain. Baina gutun hori ez da iristen, eta bitartean bikote zaharra ahal duen bezala bizi da, pobrezian, borroka-oilar bat zainduz, hari esker ateratzen baitute bizibidea. Denbora aurrera doa eta gutuna ez da iristen, eta azkenean erabaki bat hartu beharrean aurkituko dira: oilarrari jaten eman ala berek jan. Herritarren diru-gosea, ustez lagun direnen lukurreria, gerraren halabehar ergela, dena nahasten da koronel zaharraren bakardadearekin. Bizitzak azpian hartu du, baina oraindik ere bi altxor ditu: emaztearen maitasuna eta duintasuna.

Imanol Ariasekin. Cristina de Inzak, Jorge Basantak, Fran Calvok eta Marta Molinak osatzen dute Gabriel García Márquezen lan honetako aktore-taldea, denak ere Carlos Sauraren zuzendaritzapean.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 16(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAbuztuak 16 eta 18: 20:00. Abuztuak 17: 20:00 eta 23:30
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa20 / 28 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana