Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 19ko egitaraua

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 19
  • Bilboko Aste Nagusia 2019: abuztuaren 19ko egitaraua

Abuztuaren 17tik 25era egingo da Bilboko Aste Nagusia 2019, egitarau zabal eta anitz batekin. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste. Txikigunea umeen eta familien elkargunea izango da aurten ere, Bilboko Udalak programazio ludiko-pedagogiko zabala diseinatu baitu 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat abuztuaren 18tik 25era. Bestalde, su artifizialek gauero argituko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Eta antzerkiari dagokionez, Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkeko pergolan, umeentzako ikuskizunak.

Abuztuaren 19ko egitaraua

09:30, Areatza: Gastronomia lehiaketa: Patatak saltsa berdean. Izena ematea
10:00: Txistularien diana eta txupina
10:00, Areatza: Xake-txapelketa. Aldi berekoak
11:00, Areatza: Banakako XXI. Igel-toka txapelketa
11:00, Areatza: Gastronomikoa. Umeentzako Tailerrak. Fruta Entsalada
11:00: Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin
11:00, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
12:00, Pergolako agertokia: Bilbainadak: 5 BILBAINOS
12:00, Areatzako kioskoa: Udalaren Musika Bandaren kontzertua
13:00, Santiago plaza: Bertsolariak
13:00, Zazpi Kaleak: Bilbainadak: BILBOTARRAK
13:00, Ripa: WATERPOLO TXAPELKETA: Club Deportivoaren eskutik
13:30, Gas plaza: Kaleko antzerkia. CIRQ'ULATION LOCALE "TEMPLE" (Belgique)
14:30, Areatza: Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa
16:30, Dña. Casilda parkea: TXIKIGUNEA
18:00, zezen plaza: Abonuko hirugarren zezenketa
18:30, kaialdea: AEROBITHOIA
19:00, Plaza Barria: Euskal dantzak. GOIALDE (Erandio)
19:30, Txikugunea-Pergolako agertokia: Umeentzako antzerkia. KONTU KANTARI 2 "MENDIAN IBILTARI (Euskal Herria)
19:30, Zazpi Kaleak: Bertso-Triki-Kalejira
20:00, Bilborock aretoa: Pop-Rock-aren XXXIV. Erakustaldia: ENDIKA SANGRONIZ // ALAIN CONCEPCIÓN & THE SOUL MEN (Indie Folk Rock // Soul & Soft Rock)
20:00, Plaza Barria: Erromeria eta Larrain Dantza
20:00, Plaza Biribila: Gaupasa (Lehen pasea): PASITO SHOW
20:30, Gizakunde eliza: Easo Gazte Abesbatza. Voces blancas (Euskal Herria)
20:30, Arriaga plaza: Zezensuzkoa
21:00, Pergolako agertokia: DJ Luis Carlos del Pozo
21:15, Gas plaza: Kaleko antzerkia. CIRQ'ULATION LOCALE "TEMPLE" (Belgique)
22:30: Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXIX. Lehiaketa Nagusia. CABALLER FX (Valentzia)
23:15, Plaza Biribila: Gaupasa (Bigarren pasea): PASITO SHOW
23:30, Abandoibarra: DÚO DINÁMICO
23:30, Plaza Barria: O SISTER! "SWING" (Andalucia)
23:30, Pergolako agertokia: ASIER BILBAO SHOW

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 19
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana