"Zergatik hamalau", Iñaki Arrillagaren erakusketa

Zumaia 2019(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • "Zergatik hamalau", Iñaki Arrillagaren erakusketa

"Erakusketa honetan jaso ditut azken urteotan eginiko lanak: iturri zein erreferentzi nagusi modura Oteiza izanik, nire interpretazio berezia eman diet haren lanei.

Erakusketaren atal batean eskulturak aurkitzen dira. Bertan, Arantzazuko Apostoluak "Arraunlariak" balira bezala daude irudikatuak; honen arrazoia hauxe da: Oteizak "Zergatik hamalau?" galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna, arraunlariak zirela alegia.

Bestetik, margoak ditugu: akriliko zein collage teknika erabiliz, hirugarren dimentsioa aurkitzeko helburuarekin kaxa hutsak zabaltzen ditut, Malevichek egiten zuen antzera; ondoren elementu geometriko horiei kolore ezberdinak ezartzen dizkiet, armonia zein orekaz espazioa okupatuz".

Iñaki Arrillaga, Orio, 2019


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana