"PopBins"

Bilbao 2019(e)ko Abuztuak 24
  • "PopBins"

Bilboko Aste Nagusia 2019

Jashen bilakaera osatuta dago! Guztia poteetatik ateratzen da! Pop musikaren soinu guztiak zaborra bezala hedatzen dira. Erratzetatik pertzetara, saretxoetatik komuneko paperera. Ikuskizun honetan asmakizuna musika bihur­tzen da, eta gauza arruntek fantasiazko eta komediazko dimentsio berria hartzen dute. Ezer ez da sortzen edo suntsitzen, guztia eraldatu egiten da. Baina galdera hau da: pop musika zaborra da edo pop-zaborra da? Ez galdu haien hurrengo “Erokeria”!

Jashgawronskytarrek horixe egin dute hamabost urte luzez!

Armenia urrunetik abiatu ziren mendebaldera iristeko. Italiara iritsi ondoren, Europan barrena bidaiatzen hasi ziren beren fortunaren bila, material birziklatuez egindako tramankulu bitxiekin. Beharbada, haien musika baliabide eskasekoa da, baina adimentsua eta dibertigarria da, eta guztien bihotzez jabetu da, berebiziko itxura xalo eta nahasi horrekin. Pailazoak dira, musikariak, antzezleak eta kantari modernoak, baina badira, baita ere, Commedia dell’Arte aurrerakoi eta garatu baten maskarak.

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaJashgawronsky Brothers
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 24
  • Ordutegia13:30 eta 21:15
  • LekuaGas Plaza
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana