Nafarroako Komiki Azoka 2019

Pamplona/Iruña 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • Nafarroako Komiki Azoka 2019

Nafarroako Komiki Azokak hamabi erakusketa, ikastaro, bisita eta topaketa antolatu ditu ostiralean abiatuko den hamargarren ediziorako.

Azokaren kariaz, Tiza elkarteak “Zart” argitaratu du, ekitaldiarekin lotura duten 30 artistak sortutako 25 istorioko bilduma, zeinaren azalean Iruñea ageri den, “urpekari horitik begiratuta, nolabait esanda”, Leire Urbeltz egileak azaldu duenez.

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak eta Huarte Zentroak 2.000 aleko edizioa finantzatu dute, eta publikazioa doan jaso ahalko da, Iruñeko Condestablen eta Civicanen eta Tuterako Almirantearen Etxean.

Gainera, aurreko urteetan bezala, artista gonbidatuen erakusketa egingo da, eta egileok liburuak sinatuko dituzte: Paco Roca (irailak 19) Sandra Uve (20), Max (26), Flavita Banana (27), Belatz (urriak), Agustín Ferrer (4) eta Laura eta Carmen Pacheco (11).

 


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • LekuaIruñean eta Tuteran
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana