"Janeten titia"

Eibar 2019(e)ko Irailak 27
  • "Janeten titia"

Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino helduz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suer­tzatzea bestetan?

Hain zuzen ere, horretzaz mintzatuko da ERTZA-ren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere. Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.

  • ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.
  • ANTZEZLEAK: Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez, Jhana Beat.
  • KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta eta interpreteak.
  • BEREZKO MUSIKA: Jhana Beat.
  • ESZENOGRAFIA: Asier Zabaleta, Pello Artola.
  • ARGAZKIAK: Gorka Bravo.
  • ARGI DISEINUA: Junki Mayo.
  • IRAUPENA: 75′.
eibar.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana