2019ko "Adour-Bidasoa" Margo Lehiaketa

Irun 2019(e)ko Irailak 20
  • 2019ko "Adour-Bidasoa" Margo Lehiaketa

BALDINTZA TEKNIKOAK: 
- Parte-hartzaile bakoitzak edozein formatutan, euskarritan edo ikusteko teknikatan aurkeztu ahalko dute lana (fotomuntaketa, bideo-instalazioa, pintura digitala eta abar) OBRA BAKARRA eta originala aurkeztuko du, beste inolako lehiaketatan saritu gabekoa. Obrak, lehentasunez, egilearen izenperik gabe eta atzealdean izenburua idatzita dutela aurkeztuko dira; azalean obraren izenburua idatzita izango duen kartazalarekin batera. Kartazalaren barnealdean egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea posta-e eta telefonoa adieraziko dira. Lehiakideak, nahi badu, sar ditzake kartazalean berak egindako obren argazkiak. Nolanahi ere, sinatuta aurkeztutako obretan, sinadura estali egingo da, epaimahaia balioesten ari den bitarte osoan. 
- Obrak bastidore edo euskarri zurrunean muntatuta entregatu beharko dira, baina MARKORIK GABE. Ez da onartuko kristalez babestutako obrarik. Babestu beharra izanez gero, berriz erabiltzeko moduko bilgarriz egingo da. 
- Mihiseen edo aukeratutako materialaren tamaina ez da izango 80 cm baino txikiagoa eta 150 cm baino handiagoa, edozein alde neurtuta ere. 

* Obra postaz bidaliko balitz AMAIA KZn egon beharko du obrak jasotzeko epean, alegia, irailaren 1ean beranduenez. 

SARI BANAKETA: Irailaren 20an, ostirala, banatuko dira sariak, obra hautatuen erakusketaren inaugurazio egunean. 

SARIAK: 
- LEHENENGO SARIA, 2.500,00 (bi mila eta bostehun) euroko saria, irabazleari emango zaio. Obra irabazlea geratuko da Irungo Udalaren Margoen Ondarean. 
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA teknikagatik edo espresio plastikoagatik ezaugarri bereziak dituelako saria merezia duen obrari; 500,00 (bost ehun) euroko saria jasoko du. 
- GAZTE ARTISTAREN SARIA, 500,00 (bost ehun) euroko saria, artista gazteen 30 urtetik beherakoa, 2019ko irailaren 1ean, margolan onenari. 
- FINALISTA DIPLOMA, epaimahairen aldetik aipamen hori jaso duten egileentzat. 

OBRAK ITZULTZEA: 
- Obra ez hautatuak: 2019ko irailaren 24tik urriaren 5era arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara. 
- Obra hautatuak: 2019ko urriaren 15etik 26ra arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara. 

Erlazionatutako dokumentuak

irun.org

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko Irailak 20
  • Lekua Amaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
  • Web Amaia KZ

Non

Euskadi, auzolana