"The Sentinels: Electrosensitivity in Italy", Claudia Goriren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "The Sentinels: Electrosensitivity in Italy", Claudia Goriren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera populazioaren %3k jasaten du elektrosentiberatasuna. Frekuentzia altuko eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeak eragiten duen gaixotasun honek ez du aitorpen ofizialik gaur egun. Kaltetuek sintoma gogaikarriak jasaten dituzte: nekea, zefaleak, deskontzentrazioa eta min muskuloeskeletikoa. Sintoma horiek, batzuetan, depresioa ere eragin dezakete. Gaixo horien etsaiak oso tresna ohiko eta arruntak dira, hala nola, wifi modemak, mugikorrak, ordenagailu-pantailak, mikrouhin-labeak edo urrutiko aginte xumea. Italian, esaterako, populazioaren %4k dauka gaitza. Datozen urteotan, munduan, oso fenomeno hedatua izango dela aurreikusten da. Claudia Gori argazkilariak, Giacomo Alberto Vieriren kolaborazioarekin, gizakia eta ingurumenaren arteko erlazioa aztertzen du, etorkizuneko zentinelak deiturikoen inguruko lan sentikor eta, aldi berean, informatzaile honetan. Gaitz isil hau bakardadean bizi duten pertsonak dira. Gorik erradiazioetatik babesteko erabiltzen dituzten artisau-tramankuluak erakusten dizkigu, eta baita pertsona horien bizimoduak jasaten duen isolamendua ere. Teknologiaren errefuxiatuak, euren lurraldean bertan.

Italian jaioa 1986an, kazetaritzan lizentziatua. Argazkilaritza Erromako CSF Adams-en ikasi zuen. 2014ean Advanced Visual Storytelling Nazioarteko Programan hartu zuen parte Danish School of Media and Journalism-en. Italian egiten du lan argazkilari freelance bezala eta bere lanak CNN Photo Blog, The Wall Street Journal edo Grazia Italia bezalako hedabideetan argitaratua izan da. 2017an Pesaresi Awardetan finalista izan zen. 2018an Voglino Saria irabazi zuen eta bere lana Cortona on the Move Festivalerako aukeratua izan zen. Urte berean Ph Museum Women’s Grant-en finalista izan zen eta Sony World Photography Award-erako aukeratua.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaPunta Begoña Galeriak – Ereaga kaia 6
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana