"Egilea argitalpen mundu berrian 2019" Jardunaldia

Bilbao 2019(e)ko irailaren 12(e)tik 2019(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Egilea argitalpen mundu berrian 2019" Jardunaldia

Asociación de Escritores de Euskadi/Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) 'Egilea edizioaren mundu berrian" jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon eta liburugintzaren arloko hainbat kezkari erantzuten saiatuko dira jardunaldi horretan parte hartuko duten idazketaren eta argitalpenaren esparruetako profesionalak. 

Seigarren edizioaren izenburua da Mundu digitalak ekarri zuena geratzeko eta argitalpenen munduan gertatzen ari diren eraldaketak izango ditu egitarauak ardatz: hain zuzen ere, mahai gainean jarriko dira irakurketa-modu berriak eta inguru digitalak ekarri dizkigun negozio-eredu berriak, hala nola harpidetza, banakako salmenta edo deskarga bidez erostea. Istorioen kontsumo seriatuko joera berriez ere eztabaidatuko dute, hau da, paperezkoa, ebooka, audioliburua eta podcasta. Formatu berri hauek egile eskubideetan, testuen sorkuntzan, inbertsioan eta lizentzietan eta salneurriak finkatzean duten eraginaz ere arituko dira, besteak beste. Eztabaidan, laguntzaile pertsonal berriez ere arituko dira –adibidez, Amazon AlexaGoogle Home edo Appleren Home Pod laguntzaileez–, liburuak aurkitzeko modu berriak baitira, gailu hauek zeregin horretarako prestatzen ari direlako. Amaitzeko, bi lantegi eskainiko dira; bata, irakurketa-teknikei buruzkoa izango da eta bestean argitaletxeen sektorean ordezkaritza izatearen onurez arituko dira. 

Egitaraua

  • Irailak 12

19:00-20:00 Lantegia Egilearen zazpi bizitzak. José Ángel Mañasen giltzarriak
Garai berrietara egokitu. Nola bizi idazten duzunarekin. José Ángel Mañasek zuzenduko du lantegi hau, ohiko argitaletxeetan argitaratzen duen egilea da, eleberri errealistak eta saiakera historikoak idazten ditu, telebistarako gidoiak egiten ditu eta audioliburuetarako eta telebistarako serieak idazten ditu. Bere eleberriak zinemara igaro dira eta formatu guztietara edo literatura esperimentatzeko modu guztietara irekita dago. Lantegiaren ondoren harrera egiteko zizka-mizka batzuk egongo dira hizlari guztiekin batera. 

 

  • Irailak 13

10:00-11:00. Sektoreko joerak 2019an, Porter Anderson
Porter Anderson nazioarteko argitalpen sektoreko aholkularirik baloratuenetako bat da, nazioarteko aldizkaririk esanguratsuenetako bat zuzentzen du, Publishing Perspectives, eta bertan argitaratzen du. Argitalpen sektoreko azterketan aditua nazioartean, 2019-2020 urteetako argitalpenetan gunea non jarri behar dugun azalduko digu.

11:15-12:15. Formatuen iraultza
Mahai honetan egile eskubideez eztabaidatuko da, lizentzia berriez, inbertsioko eta sormeneko joerez, BEZaz eta irisgarritasunaz. Entzutezko gramatika berria, ongien funtzionatu duten negozio-ereduak eta zein merkatutan funtzionatu duten ongi. Mahaian izango dira Eva Güell, Anagrama argitaletxeko marketin eta negozio digitalaren arloko zuzendaria; Jon Paul Arroyo, Kultur Factory eta Donostiako Crossover Festivaleko zuzendaria; María Jesús Espinosa de los Monteros, Podium Podcasteko zuzendaria eta Alex Gibelalde, Storytel audioliburuen plataformako Espainiarako zuzendari orokorra, mahaiko moderatzailea izango da.

12:30-13:30. Adimen artifizialaren eraginari buruzko joerak
Amazon Alexa, Google Home edo Appleren Home Pod laguntzaile pertsonal berriak gure hurrengo irakurketetarako liburuak aurkitzeko lagungarriak dira eta hurrengo liburu-aurkitzaileak izateko bidea egiten ari dira.
Eztabaidan izango diraLuis Collado Global Product Partnerships Manager EMEA Googlen; Nieves Avalos, Monocerosekoa eta eztabaida zuzenduko duena Antonio Ortiz, Xatakakoa.

Gure hurrengo irakurgaia aurkitzeko hau esango dugu: Google, zein liburu irakurri behar nuke orain? Nola sortuko da ahozko laguntzaile pertsonal hauekiko konfiantza, metadatuak nola jarriko dira lehenengo ilaran eta nola aldatuko dira marketineko metodoak? Laguntzaile hauetan jartzen ari diren adimen artifizialaren mende dago dena eta egokiena da teknologia berri hauen zuzendariek beraiek hitz egitea gaiari buruz, argitalpenen sektoreak aurre egin beharko baitio adimen artifizialari lehenago edo geroago.

16:30-17:30. Booktuber unea
Gune hau Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) egileei bereziki eskainitako gunea da. Partaide bakoitzak hiru minutu ditu entzuleei bere lanaren giltzarrien berri emateko eta irakurtzeko gonbita egiteko. Batzuek auditorioarekin partekatzen dituzte sartuta dauden beste argitalpen proiektu batzuetako gorabeherak. Bazkidearen 'booktuber unea' oso gogoko dute jardunaldi honen jarraitzaileek. Parte-hartzeak bideoz grabatzen dira eta YouTuben jartzen dira gero.

17:45-19:00. Nola izan agerikoa
Bernat Fiol literatur eragilea da Salmaialiten eta foreign right arloko salmentetan aditua, egileek lanaren ordezkari bat izatearen garrantziaz hitz egingo du, ordezkari horrek argitaletxeekin, audioliburuen plataformekin, zine-ekoizleekin... akordioak lortzea zein garrantzitsua den azalduko du.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko irailaren 12(e)tik 2019(e)ko irailaren 13(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan (Gonbidapenak, AZ INFOn)
  • HizkuntzaElebietan
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana