"Zyborg bizitza", Neil Harbisson-en argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Zyborg bizitza", Neil Harbisson-en argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Neil Harbisson ofizialki onartutako lehenengo ziborg-a da, 2004an, pasaporteko argazkian bere eyeborg-arekin agertzeko Erresuma Batuko gobernuaren kontrako borroka legala irabazi zuenez geroztik. Eyeborg delakoa burmuinarekin konektatuta dagoen gailua da, koloreak soinu-uhin bihurtzen ditu eta bizi den dimentsio txuri-beltzetik ihes egiten laguntzen dio Harbissoni. Jaiotzatik dauka akromatopsia, koloreak bereizten uzten ez dion gaitza. Antena berezi horri esker koloreak entzuten ditu. Neilen argazki ofizialak erakusten du eyeborg-a bere nortasunaren parte dela. Bartzelonan bizi den argazkilari ingelesa artista multifazetikoa da, koloreak musika-notak bailiran joteko eta garezurrean zeharreko pintura egiteko gai da, hau da, bi pintura berdin aldi berean sortzeko esperimentua. Ziborg artearekin, eboluzio biologikoan rol aktiboa hartzea teoria izatetik aukera bat izatera pasatu dela erakutsi nahi du Harbissonek. Artista hausle hau Cyborg Foundation gizakiak ziborg bihurtzeko ekimenak laguntzen dituen erakundearen sortzailea ere bada. Neilen militantzia transhumanismoaren laburpen perfektua da, hau da, gizakiaren gaitasunak hobetze aldera teknologia gizakiaren baldintzetan txertatzea helburu duen mugimenduarena.

Erresuma Batuan jaioa, bere buruhezurrean antena bat ezarrita izateagatik eta gobernu batek zyborg bezala aitortua izateagatik ezaguna den artista eta zyborg-a da. Bere antenari esker ikusgarri eta ikustezinak diren koloreak hauteman ditzake, bere buruhezurrarentzat entzungarri diren bibrazioei esker. Infragorriak, ultramoreak, espazioan dauden koloreak, irudiak, bideoak, musika edota telefono deiak jaso ditzake interneten bidez. Cyborg Foundationaren ko-fundatzailea da, gizakiei zyborg bilakatzen laguntzen dien eta zyborg-en eskubideak defendatzen dituen nazioarteko erakundea. Transpecies Society-ren kofundatzailea ere bada, identitate ez gizatiarrak dituzten pertsonak defendatzen dituen erakundea. Auto-diseinua defendatzen du eta zentzu eta organo berrien sorkuntza eskaintzen du.

Asteazkenetik ostiralera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Larunbata: 12:00-14:00 / 18:00-21:00
Igandea: 12:00-14:00

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaTorrene Aretoa
    Torrene, 3 (Algorta)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana