"One of Them is a Human", Maija Tammiren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "One of Them is a Human", Maija Tammiren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Hiru androide eta gizakia izan daitekeen bat dira Maija Tammi argazkilari finlandiarraren lan dokumentaleko protagonistak. Tammik nahastearekin jolasten du ikuslea probokatzeko. Serie hau Ericaren erretratuarekin hasi zen. 2016an munduko giza emakume robotik errealistena izendatu zuten Erica. Tammik National Portrait Gallery-ren Taylor Wessing sari ospetsura aurkeztu zuen lan hau, arauak, argazkietan, modelo biziak agertu behar zirela esan arren. Aurreikuspen guztiak hautsiz, Ericaren argazkia aukeratua izan zen eta horrek, nolabaiteko aztoramena eragin zuen argazkilaritzaren munduan. One of Them is a Human lanak galdera soil eta, aldi berean, garrantzi handikoa egiten digu: Zer esan nahi du, egiaz, gizakia izatea? Azken finean, androideak ere badira neurri batean, gure luzapena dira-eta. Androideak “modelo bizitzat” hartzeak “bizia” kontzeptua interpretatzeko moduaren araberakoa da. Artista honen azalpen ez ohikoak zalantza eta eztabaida eragiten du, teknologiak gure bizitzan duen eraginaren inguruan.  Ongi etorri gizakiaren ondorengo arora, Black Mirror-en estilora.

Finlandian jaioa 1985ean, artista eta Artean Doktorea da. Bere argazkiek, bideoek eta instalazioek nazka eta lilura, zientzia eta estetikaren alde hautemangarria aztertzen dute. Zientzilari eta musikariekin egiten du lan sarritan. Bere lana Paris, Berlin, Erroma, Londres, Nueva York eta Tokyon erakutsi da, eta hiru liburu argitaratu ditu, Leftover/Removals (Kehrer Verlag, 2014), White Rabbit Fever (Bromide Books, 2017) eta Sick Photography (Aalto Arts Books, 2017). Argazki-kazetaritzatik dator. Kazetaritzan Master bat egin zuen eta argazki-kazetari bezala egin zuen lan sei urtez bere karrera artistikoa hasi baino lehen. Doktoretza from Aalto University, School of Arts, Design and Architecture-n egin zuen 2017an.

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaErakusketa kalean. Ereaga hondartza II
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana