"H+", Matthieu Gafsouren argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "H+", Matthieu Gafsouren argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Transhumanismoa zientzia eta teknologiaren bitartez giza gorputza hobetzea nahi duen mugimendu intelektuala da. Kontzeptualki zabala da, eguneroko gailuetatik hasita (taupada-markagailuak edo telefono adimentsuak) hilezkortasuna lortzeko eta gorputz biologikoa utzi eta makina batez ordezkatzeko esperimentuetaraino dihoa. H+ serieak gaur egun jada existitzen dena erakusten dio ikusleari. Matthieu Gafsouk Suitza, Errusia, Frantzia, Alemania eta Txekiar Errepublikara bidaiatu zuen, laborategi handietako zientzialariei, garajeetan lan egiten duten biohacker-ei eta mugimendu honekin lotutako objektuei argazkiak ateratzeko. 2014an ikerketari ekin zion unetik jakin zuen Gafsouk arazoa ez zela izango informazioa bilatzea; argi izan zuen informazio hori sailkatzea, lehentasunak ezartzea eta mugimendu transhumanistaren mapa argi bat eraikitzea izango zela zailena.  H+ kontakizun baten ordez sare bat osatzen duten hainbat zatiren batuketa da. Artista suitzarrak, egi bat moduan baino ikuspuntu moduan ulertzen du argazkilaritza dokumentala. Gafsouk gaur egun martxan dauden eraldaketa teknologikoen bortizkeria latente inplizituaren lekuko diren interpretazio erradikalen alde egiten du.

1981ean Aubonnen, Suitzan, jaioa. Lausannen arte eta filosofia, literatura eta zineman master bat egin ostean, argazkilaritza ikasi zuen Veveyko School of Applied Arts-en. 2006tik erakusketa ugaritan hartu du parte, bai taldekoetan zein bakarkakoetan, eta bost liburu argitaratu ditu. 2009an Prix de la Fondation HSBC pour la Photogrphie saria jaso zuen, eta Aperture Foundation-aren reGeneration2 erakusketan parte hartzera gonbidatua izan zen 2010ean. 2014ean Only God Can Judje Me proiektua Lausanneko Musée de l’Elyséen erakusti zuen. Arleseko Les Rencontres de la Photographien erakutsi zuen H+. Bere lana Musée de l’Elysée, Musée du Leman, Musée d’art du Valais, Musée des Beaux-Arts de la Chaux de Fonds, Fondation Hermès, La Poste, Fondation HSBC pour la Photographie edota Credit Suisseko kolekzioen parte da. Lausanneko ECAL-en irakaslea da 2012tik.

Erakusketa

  • Torrene Aretoa – Torrene 3

Asteazkenetik ostiralera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Larunbata: 12:00-14:00 / 18:00-21:00
Igandea: 12:00-14:00

  • Erakusketa kalean

Tellagorri Jatetxea – Basagoiti 60

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00. Igandeetan: 11:30-14:00
  • LekuaTorrene Aretoa
    Torrene, 3 (Algorta)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana