"Héroes del brillo", Federico Estolen argazki-erakusketa

Getxo 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Héroes del brillo", Federico Estolen argazki-erakusketa

Getxophoto 2019ren barruan. 

Uruguaiko argazkilari honek Boliviako La Paz hiriburuko kaleetan egunero lehian diharduten 3.000tik gora zapata-garbitzaileetan jartzen du begirada. Buru-berokiekin ezkutatzen dute aurpegia, inork ez ezagutzeko. El Alto auzoan bizi dira, eta ez dute nahi hango inork jakitea egiaz zertara dedikatzen diren. Euren familiek bestelako lanbide bat dutela uste dute. Diskriminazioaren kontra borrokatzen dute inprobisatutako maskarekin; maska horiek ikusezin bihurtzen ditu eta hiri-tribuan elkartzen. Anonimatu kolektibo horri esker, garaiezinak sentitzen dira gizartearen aurrean. Hiru urtez, Federico Estol argazkilariak, 60 zapata-garbitzailerekin kolaboratu zuen Hormigón armado izeneko egunkaria egiten. Entsegu honetako argazki bakoitza fotonobela bat gogorarazten digun lengoaian planteatzen zaigu. Lan parte-hartzaile honetatik, El Alto auzoaren arkitektura andetarra agertoki dutelarik, héroes del brillo deiturikoak irteten dira, aurpegirik ez baina nortasun indartsua duten borrokalariak. Aktore eta ekoizle aldi berean, argazki-liburu honetako protagonistek –egunkari moduan editatua- estigmatizazio sozialari egiten diote aurre, sormenarekin eta ironiarekin.

Uruguaiko argazkilaria, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Irudi eta Multimedia Teknologien Zentruan lizentziatua. San José Foto Jaialdiko zuzendari teknikoa, Photobook Club Montevideoko koordinatzailea eta Ministerio de Ediciones argitaletxeko editorea. Noorderlicht photofestival, Athens photofestival, IN/OUT photofestival, Verzasca Foto, Aleppo photofestival, Backlight photofestival, Festival Internazionale di Roma, Paraty em Foco, Valongo and Canela foto, Fotograma and San José Foto, Nexofoto, Santander Photo and Emulsión Sur, Addis Foto Fest, Fotofest, Kaunas Photo and Photonic Moments. Erakusketak Aperture Foundation, Fundación Pablo Atchugarry, FOLA, Casa Florida, Contemporary Art Space, Mattatoio edo MACRO Museum bezalako lekuetan. ‘Héroes del brillo’ bere laugarren argazki-liburua da. Sari eta beka ugari jaso ditu, 2013ko Latin American Photobook saria, Erromako IILA Argazkilaritza saria 2016an eta FELIFA Interntional photobook award 2018an. 2019ko PICTET Prix sariarentzako hautagaia da. 

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 4(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaZabala Ikastetxea – Zabala 12
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana