"Egunero hasten den musika"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Irailak 9
  • "Egunero hasten den musika"

Koruko Herasen pianoaren laguntzaz, Egunero hasten delako nobelatik abiatuta, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldia egingo dute Koldo Izagirre eta Iban Zalduak. Saizarbitoriaren mundu literario eta musikalaren barnako bidaia bat izango da. Honenbestez, bidaia sentimental bat, idazlearena baina baita, neurri batean, euskal kulturan ikur bihurtu den belaunaldi oso batena ere. Taldean: Koruko Heras, Koldo Izagirre, Iban Zaldua, Mendiola, Jabier Muguruza, Irene Ojanguren, Txeliz Oroz eta Mertxe Parra.

Sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana