Mary Halvorson

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Urriak 10
  • Mary Halvorson

Mary Halvorsonek 2015eko uztailean jardun zuen lehen aldiz Donostian, Anthony Braxton-en laguntzaile gisa. Harrezkero, lau urteotan, Marc Ribot, Dave Douglas eta beste batzuen laguntzaile-lanetan ikusi dugu; izan ere, Mary Halvorson gitarraren izar berria da jazzean gaur egun. Emakume hau gai da abangoardia erradikaleko musika-proposamenetan sartzeko, edota, oraingoan bezala, Code Girl honetan, zeina post-bop-aren eremuan koka baikenezake. Lan zaila, ezbairik gabe, baina emankorra ikus-entzuleentzat. Berarekin batera jardungo dute: Amirtha Kidambi kantariak, Maria Grand saxofoiak, Adam O'Farrill tronpetak, Michael Formanek kontrabaxu-maisu handiak eta Thomas Fujiwara bateriak, zeina indar handiz agertu baita Jazz garaikidean.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana