Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza. "Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak". Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.
Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.