Itxaso Sainz de la Maza

Leioa 2019(e)ko Urriak 5
  • Itxaso Sainz de la Maza

Itxaso Leioan jaioa da. Goi-mailako ikasketak eta Piano-interpretazioan Masterra Escola Superior de Música de Catalunya eskolan (Bar­tzelona) eta Hochschule Luzern – Musik eskolan (Suitza) egin zituen.

Kontzertuak egiten hainbat herrialde eta hiritako agertokietan ibili da: Katalunia (Bartzelonako L’Auditori, Lleidako Auditori Municipal Enric Granados…), Euskal Herria (Bidebarrieta Kulturgunea, Igartza Jauregia), Salamanca (Teatro Juan de la Enzina antzokia), Suitza (Luzerna eta Berna) eta Errusia (San Petersburgo eta Mosku).

Piano-jotzaile laguntzaile gisa ere lan nabarmena egin du, ganbera-taldeetan sarri: besteak beste, Soinuaren Bidaia ensemble-a, Gustav Mahler Jugendorchester (GMJO) erakundea, Orquestra de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC) orkestra, Espainiako Tronboi-jotzaileen Elkartea (ATE) eta Leioa Kantika Korala haurren abesbatza entzute­tsua, Basilio Astúlez zuzendari dela.

Hurrengo kontzertuen artean, azpimarratzekoa da Palau de la Música Catalana delakoan (Bartzelona) Itxasok datorren urrian izango duen estreinakoa.

MUSIKARIAK: Itxaso Sainz de la Maza (pianoa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Urriak 5
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana