"Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde" argazki-erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 2(e)tik 2019(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde" argazki-erakusketa

Argazki bilduma hau Tindoufeko (Arljelia) kanpamenduko gazte errefuxiatu sahararrekin egindako lana da, 2017 eta 2019 urteen bitartean. Proiektua lau hezkuntza zentroetan egin zen eta hainbat formakuntza prozesuren bidez garatu zen: giza-eskubideak eta bake-kultura, giza-eskubideei buruzko pedagogia eta hedabideen inguruko formakuntza espezializatua. Formakuntza horietan, giza-eskubideak sustatu eta defendatzeko gaitasunak garatu zituzten gazteek, elementu diskurtsibo eta praktikoen bidez.

Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du berriz eta behin, baina nazioarteak ez entzunarena egiten jarraitzen du. Horregatik garrantzitsua da gazteek hezkuntzarako eta eraginerako dituzten gaitasunak garatzea, baita haien erresilientzia ere. Horrela, gaur egun bizi duten errealitatea haien gain hartu eta alda dezakete. Lanaren irudi bakoitza prozesu horren erakusgarri da, Nuria Gonzalez argazkilariaren eskutik.

Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin garatu da eta, besteak beste, Euskadiko biztanleriari Saharako errealitatea ezagutaraztea du helburu, gazteak protagonistak dituzten irudien bitartez.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana