"Gugu… ¡Tras! Feliz despertar"

Leioa 2019(e)ko Azaroak 23
  • "Gugu… ¡Tras! Feliz despertar"

Zer egiten dute bi haur txikik, beren logelan esnatzen direnean? Nola ikasten dute egun batean zehar? “Gugu… ¡Tras!”-ek Gugu eta Tras anai-arreben bizitzaren berri ematen digu. Neska-mutil zoriontsuak dira. Lo egiten dute, jolastu, abestu, gauza berriak ikasi, inguruan duten munduarekin harritu egiten dira, bai eta mundu hori asmatu ere. Eguneroko gauzekin eta irudimenarekin, zentzumenetan oinarritutako bidaia bat egingo dute, eta naturak bere baitan dituen altxorrak ezagutzera gonbidatuko gaituzte: lurra, airea, ura eta su-txinparta txikia.

“Los Sueños de Fausto”, “Factoría Urogallo” konpainiaren eskutik, txikienen munduan murgiltzen da. Batzuek ez dakite hitz egiten ere, hain dira txikiak. Obra honetan gorputz-lengoaia nagusitzen zaie hi­tzei. Koloretsua, elkarreragilea, sentsoriala eta hurbilekoa da; aukera ezin hobea ematen die haurrei, obrako elementu eszenikoekin harremanetan jartzeko, dantza egiteko eta barre egiteko.

  • ANTZEZLEAK: Paco Santa Bárbara, Guillermina Tárraga, David Cortijo Sanz (cover).
  • IRAUPENA: 30′.
  • IKUSLEA: 0-3 urte.
  • LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaLos sueños de Fausto y Factoría Urogallo
  • Data 2019(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia12:00 eta 17:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana