"Habitación: Artisten espazioa(k)", Lorenzo Rocha (OUT), Orekari Estudio eta Salomé Wackernagelen erakusketa

Huarte/Uharte 2019(e)ko irailaren 6(e)tik 2019(e)ko azaroaren 11(e)ra
  • "Habitación: Artisten espazioa(k)", Lorenzo Rocha (OUT), Orekari Estudio eta Salomé Wackernagelen erakusketa

Lan esparrua erabakigarria da artista gehienen ekoizpen prozesuan. Habitación hau, Uharteko artisten estudioen ikerketen bidez sortzen da. Bertan bilduko diren arkitektoek, Lorenzo Rocha (OUT), Orekari Estudio eta Salomé Wackernagel,  bakoitzaren Habitación egiteko,  lekuko artisten sorkuntza eta ikerketa espazioak plano, objektu eta argazki bidez (bir)sortuz egingo dute.

“Datozen hilabeteotan Uharteko artistek erabiltzen dituzten espazioak ikertzen arituko gara. Gure espazioen irudi eta planoak ere erakutsiko ditugu –arkitekto partaideak hainbat herrialde eta hirietan dugu jatorria- publikoari gure iraganeko esperientzien berri ematen eta bisitatzen ditugun espazio berriez ikastez saiatuko gara. Gure egonaldian, gelaren hasierako espazio hutsetik astez aste handitzen den ideia trukaketarako leku bat izatera pasatzea espero dugu, Uharte Zentroa aberastuz eta topagune bat sortuz.”

Aurkezpen publikoa: irailaren 27an, 18:30ean

--

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana