"Irun Hiria" Argazki Lehiaketa 2019

Irun 2019(e)ko Irailak 14
  • "Irun Hiria" Argazki Lehiaketa 2019

Gaiak: 
A) Librea B) Irun 

Modalitatea: 
Argazki paperean egindako argazkiak, zuri-beltzean edo koloretan. Edozein teknika onartzen da. 

Obrak eta aurkezpena: 
Egile bakoitzak gehienez gai bakoitzeko 3 argazki aurkez ditzake, lehiaketa hontan lehendik saritu gabekoak. Argazkien tamaina librea da, hala ere, argazki bakoitzak 40x50zm-ko paspartout edo kartulina gogor batean jarrita joan beharko du, gehienez 2mm-ko lodierakoa. Halaber, egile bakoitzak aurkezten dituen obrak JPG formatuan eta proiektatzeko kalitatearekin (gutxi gorabehera 2000 pixel alborik handienean) bidali beharko ditu e-mail honetara: ciudadirun@afi-iae.com, egilearen datuak adierazita. 
Irudi guztiak parte-hartzaileak berak eginak izango dira eta ezingo da irudian beste egileen elementurik sartu. 

Identifikazioa: 
Argazkiak, bai e-mailez bidalitako formatu digitalean daudenak eta baita paperezkoan daudenak ere, behar den bezala identifikatu beharko dira. Azken hauen atzeko aldean honako hau idatzi beharko da: lanaren izenburua, gaia, egilearen datu pertsonalak, telefono zenbakia, e-maila, eta argazki-elkarte bateko kidea izango balitz, elkartearen izena. 

Bidalketak: 
Igorpen gasturik gabe hurrengo helbide batera: 
*Postaz bidalitakoak: IRUNGO ARGAZKI-ELKARTEA 212 posta kutxa. 20300 – Irun (Gipuzkoa) 
*Eskura emandakoak: IRUNGO ARGAZKI-ELKARTEA Izaga kalea 7, behea 20304 – Irun (Gipuzkoa) 

Sari-banaketa eta erakusketa: 
Sari-banaketa publikoa izango da, azaroaren 22an Irungo Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko 20:00tan (943-004628) egingo dena. Bertan, aurkeztutako obra guztietatik, hautatutako batzuk proiektatuko dira. 
Azaroaren 22tik abenduaren 8arte, aipatutako kultur zentroan erakusketa egingo da hautatu diren obrekin. 

Izen-emate lekua eta ordutegia Postaren bidez edo zuzenean, toki hauetako batean:
- Postaz: IRUNGO ARGAZKI ELKARTEAN. 212 zenbakiko posta-kutxa
- Zuzeneanl: IRUNGO ARGAZKI ELKARTEAN. Izaga 7, behea. 20304 Irun

irun.org

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko Irailak 14
  • LekuaIrun

Non

Euskadi, auzolana