"Kourtney Kardashian"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Urriak 18
  • "Kourtney Kardashian"

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Kourtney Kardashian antzezlan-trilogia baten itxiera liluragarria da, errealitate eta «reality», arte eta ospe kontzeptuei buruzkoa. Halaber, XXI. mendean gure errealitatearen gaineko kontrola pixkanaka galtzen ari garelako ideia jorratzen da bertan. Antzezlan hau Kim Kardashian eta Khloé Kardashian obren ondorengoa da; hau da, Brasilen 2016an sorturiko baletarena eta Erresuma Batuan 2017an sorturiko obra dramatikoarena, hurrenez hurren. Bada, Sleepwalk Collectiveren halabeharrezko lehenengo operaren jaiotza dotorea irudikatzen du. Kourtney Kardashian oparotasunari eta talentu artistikoari idatziriko maitasun-gorrotozko eskutitza da, baina baita makina bat aldiz kontatzeagatik izugarri higatu den ipuin baten bukaera bikain eta ikaragarria ere: hain dago higatuta, ezen beste aldean dagoena ikus baitezakegu.

Londresko OFF West End sariketetan hautagai izendatu zuten.

«Ikusteko nahiz entzuteko txundigarria» The Guardian

  • Ideia eta sorkuntza: Sleepwalk Collective
  • Antzezleak: iara Solano, Rebeca Matellán, Sammy Metcalfe
  • Mezzosoprano: Lucy Metcalfe
  • Baxua : Stephen Metcalfe
  • Iraupena: 65 m

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana