Experience Builders

Bilbao 2019(e)ko irailaren 12(e)tik 2019(e)ko irailaren 13(e)ra
  • Experience Builders

Irailaren 12an eta 13an EXPERIENCE BUILDERS (#XB2019) ekimenaren lehen edizioa egingo da Azkuna Zentroa - Alhóndiga BilbaonHobbiespot app-ak sortu du ekimena, eta 21 aditu elkartuko ditu, esperientzien diseinuari, aisiari eta turismoari buruzko gaurkotasuneko gaiez eztabaida egiteko. Hitzordu bereziki interesgarria hiri plangintzan dihardutenentzat, zerbitzu-diseinatzaileentzat, influencerentzat eta edukien sortzaileentzat, zeinetan izango baitira aztergai merkatuko premia berriak.

Hizlari hauek parte hartuko dute, besteak beste: Lourdes Convertida eta Isabel Maldonado Destinia online bidaia agentziako UX/UI Designerrak; ‘Me vuelves Lorca’ jaialdiaren zuzendari Anna KempJimmy Pons gizarte ekintzailea; Mar de Somnis elkartearen zuzendari Elisenda PolinyàRafel Manera, Meliáko Senior User Experience Managerra; Silvia Barroso Air Europako UX Managerra; Angelika Schwaff sukaldaritza eta bidaia edukien sortzaile alemana;  Bill Watson enpresaburu eta negozio aholkularia; Bruce Ivory exekutibo amerikarra, eta Melvin Boecher, TravelDudes etxearen sortzaile eta CEO.

Experience Builders antolatzen lankide gisa parte hartu dute Bilboko Udalak, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao-Bizkaiak, honako hauen laguntzaz: BBK Fundazioa, Viajes Azul Marino, El Correo, Media Attack, Metainnova Solutions eta Hotel Gran Bilbao.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana