"Gauza txikien ikuskizun handia", Gilbert Legrand-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 5(e)tik 2019(e)ko urriaren 19(e)ra
  • "Gauza txikien ikuskizun handia", Gilbert Legrand-en erakusketa

Objektuen poeta gisa defini daiteke Gilbert Legrand. Bere obra guztian agerian uzten ditu sormen bikaina, originaltasuna eta umorea.

Eguneroko objektuen morfologiatik abiatuta pertsonaiaz betetako unibertso bat sortzen du artistak bere ohiz kanpoko begiradari esker. Gontzak, maratilak, brotxak, zerrak, pertxak… guztiak ere bere kosmos fantastikoko bizilagun bilakatzen dira.

Gilbert Legrand: «Ilustratzaile gisa, publizitate eta edizioaren sektorean aritu naiz bereziki, enkargatutako irudiak paperean zein pantailan egiten. Duela hamar urte, adierazmolde pertsonalago batekin lan egin nahi izan nuen, eskultura eta pintura nahasiz. Desitxuratzearen teknika interesatzen zitzaidanez, eguneroko objektuak eraldatzen hasi nintzen. Horretarako, «trompe-l'œil» edo begia engainatzeko teknika erabili nuen objektuen gainean, bigarren azal bat balitz bezala. Hala, beren itxura originala mantentzen zutela, objektu bizigabe horiek pertsonaia bizidun eta bitxi bihurtzen ziren magikoki».

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Urriaren 12an itxita.

Areto berria.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 5(e)tik 2019(e)ko urriaren 19(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana