"Capitán Conan" filmaren emanaldia, Bertrand Tavernier-en aurkezpenarekin

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Irailak 12
  • "Capitán Conan" filmaren emanaldia, Bertrand Tavernier-en aurkezpenarekin

Azken bost hamarkadetako zinema-zuzendari europar onenetako bat baino askoz gehiago. Lyon-go Lumière erakundeko presidentea, prestigio handiko Actes Sud zinema-liburu bildumaren arduraduna, kritikaria Cahiers du Cinéma eta Positif aldizkarietan, zinema amerikarraren eta askotariko zinematografia europarren defendatzaile jakintsua ezinbesteko lanen bidez (idatziak edo filmatuak).

Zinemagilea eta gizartearekin konpromiso handia duen gizona, galdutako kausa ugariren babeslea. Jazza, bluesa eta gastronomia pasioz bizi ditu. Fikziozko lanak eta dokumentalak egin izan ditu, oso filmografia txundigarria du. Hizlari aparta, zinemarekiko duen pasioa zinez kutsakorra da. Zinematografoaren maisu hau Donostiara dator berriro, bere film onenetako bat aurkeztu eta hari buruz hitz egitera: Capitaine Conan -Capitán Conan- (1996).

CAPITAINE CONAN

1918ko azaroan, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zuten Parisen. Baina desmobilizazio haren inguruko albistea ez zen ekialdeko fronteraino iritsi. Bertan, Frantziako armadaren zati batek Conan kapitain arduratsuaren agindupean jarraitzen zuen.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko titulua: Capitaine Conan
  • Itzulitako izenburua: Capitán Conan
  • Zuzendaria: Bertrand Tavernier
  • Urtea: 1996
  • Produkzioa: Frantzia
  • Bertsioa: JBAES
  • Iraupena: 129'
  • Gidoia: Jean Cosmos, Bertrand Tavernier (Eleberria: Roger Vercel)
  • Aktoreak: Philippe Torreton, Samuel Le Bihan, Bernard Le Coq, Catherine Rich, François Berleand, Claude Rich, Christophe Calmel

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Irailak 12
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana