"Humanity at music"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Irailak 14
  • "Humanity at music"

Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Gasteizko Buesa Arenara iritsiko da irailaren 14an, egun osorako ekintzekin eta ikuskizun kultural-kooperatiboarekin.

Musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa. MONDRAGONen historia, oraina eta etorkizuna kontatzeko modu berri bat erakutsi nahi du Humanity at Music-ek. Azken finean, esperientzia kooperatiboa sorkuntza artistikorako arrazoi izango duen kooperazio-proiektua da.

Ez da sekula kontatu eta kantatu esperientzia kooperatiboa Humanity at Music-ek egingo duen moduan. Ez du zer ikusirik izango orain arte egin denarekin, ezta proiektuan parte hartzeko moduak ere. Izan ere, ekimen berri honek MONDRAGON eta bertako kooperatiba guztiek osatzen duten kolektiboaren parte-hartzea bultzatu nahi du. Erroak mantenduko dira, baina aktoreak aldatuko dira.

Proiektu ireki bat

Musika, narratiba, kantua, ilustrazioa, bertsolaritza, antzerkigintza eta dantza bilduko ditu Humanity at Music-ek, eta ez du inor epel utziko. MONDRAGONeko kooperatiba guztiei eta bazkide eta langile guztiei zabalik dagoen proiektua da. Kolektibo guztia dago gonbidatua disziplina anitzeko obra honen konposizioan parte hartzera. Era berean, esperientziak balioko du kooperatibistek eta beraien familiek herri eta erakundeekin harremanak estutu ditzaten.

Ekimen honek bi mugarri ditu. 2018ko Durangoko azokan aurkeztutako liburua da lehena, eta 2019ko irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan egingo den musika- eta irudi- ikuskizuna izango da bigarrena.

 

 

Lehen mailako artistak eta kolaboratzaileak

Fernando Velázquez (musika-konposatzailea). Filmetarako 30 soinu-banda baino gehiago konposatu ditu, Lo imposible eta El Orfanato-rako, adibidez, eta Goya saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmeko soinu-bandarengatik. Horrez gain, biolontxelo-jolea da eta zenbait orkestra zuzendu ditu; London Metropolitan Orchestra eta Budapesteko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste. Oraingo honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango da Velázquezen batutaren gidaritzapean MONDRAGONeko kooperatibagintzaren soinu-banda interpretatzeko.

Jon Maya (dantzari eta koreografoa). Kukai dantza taldeko kide da Maya eta Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen taldeak 2017an. Mayari proiektua interesgarri iruditu zitzaion hasieratik, KUKAI eta MONDRAGONen artean dauden antzekotasunengatik: biek dituzte erroak sorterrian jarriak, baina kanpora begira ere badaude berrikuntza ardatz hartuta. Kukaiko dantzariek Mayak prestatutako koreografia dantzatuko dute; Esperientziaren zentzua adieraziko dute bisualki.

Jon Sarasua (bertsolaria, letra-egilea, idazlea eta irakaslea). Proiektuari hitzak jarri dizkio.

Leire Bilbao, Katixa Agirre, Irati Jimenez, Gloria Totorikaguena y Pili Kaltzada idazleek izan dute sorkuntza literarioaren ardura.

Maite Mutuberria  (ilustratzailea). Mutuberriak irudizko mundu bat sortu du  MONDRAGONenarekin nahasturik. Liburuan eta ikuskizunean agertuko dira irudiak.

Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Xabier Igoa y Maddalen Arzallus bertsolariek bertsoak sortu dituzte proiekturako.

Josu Camara (Kukubiltxo) izango da figurazioaren eta ikuskizunaren koordinatzailea.

 

Elkarlanerako proiektu artistiko bat

Jon Sarasuaren hitzak abesbatza erraldoi batek abestuak eta Fernando Velázquez konposatzailearen musika izango dira 2019ko irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan egingo den musika ikuskizunaren oinarri.

Ikuskizunak arte-disziplina ezberdinak batuko ditu: dantza, antzerkia, kantua eta musika. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zuzenean interpretatuko du Fernando Velázquezek egindako musika-konposizioa.

Abesbatza erraldoia kooperatibistez osatuko da, eta dantzan eta antzerkian ere parte hartzeko aukera izango dute, Kukai dantza-taldeko Jon Maya eta Kukubiltxoko Josu Cámararen gidaritzapean.

Fernando Velázquez musikariak egin du MONDRAGONen soinu-banda eta haren esanetan “Mondragon at Music proiektu ezberdin eta erakargarria da”.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 14
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Buesa Arena
    Zurbanoko Atea, z/g
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa19 / 49 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Buesa Arena

Non

Euskadi, auzolana