"Zaldi urdina"

Luhuso 2019(e)ko Urriak 11
  • "Zaldi urdina"

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
  • Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
  • Argitazpena: Josep Duhau
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Asier Ituarte
  • Ekoizpena: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia & Axut!

 

.eke.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaArtedrama
  • Data 2019(e)ko Urriak 11
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Harri Xuri
    Kulturgela - Route Principale
    Luhuso
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Harri Xuri
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana