"Soka, euskal dantzaren urratsetan"

Beasain 2019(e)ko irailaren 28(e)tik 2019(e)ko urriaren 23(e)ra
  • "Soka, euskal dantzaren urratsetan"

Euskal kultur erakundeak ekoitzitako Soka erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa), 150 metro koadroko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki eta irudi bildumak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzuk erakutsiak dira bai eta bertze artxibo arraro asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.

Euskal kultur erakundeak ekoitzirik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin partaidetzan. Ibiltaritzaren partaideak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxepare Institutua. 

Erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago ditu (funts ikonografikoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), bai eta zazpi sortze-lan, jatorrizko bideoak eta argazki andana ere.

Sokak, 200 lekukotza baino gehiago ditu; batzuk, «Eleketa» programaren baitan bildutakoak eta euskal dantzari zein Ipar Euskal Herriko dantza-moldeei buruzkoak dira eta besteak, Euskadiko Filmategiak utzitako ikus-entzunezko artxiboetatik hautatutakoak dira, 1920. urtetik aurrerakoakdirelarik.

Horrez gain, erakustaldian ikusgai izango dira 1960-1970 urteen artean Jean-Michel Guilcher etnologo eta ikertzaile bretainarrak Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Nafarroan egindako bideo-zati ezberdinak eta František Pospíšil txekiar etnologoak 1927an ekoiztutako filmen irudiak. Era berean, New-Yorkeko International Center of Photography zentroak maileguan utzita, Robert Capa-k 1951ko abuztuan Saran egindako argazkien erreprodukzioak erakusgai izango dira.

«Dantza-flokak», bideo-sorkuntza labur batek, euskal keinu koreografiko tradizionalak berezkoa duen kalitatea eta bere izaera intenporala erakusten du Mikel Perez musikariak sortutako soinu banda baten gainean.

Bestalde, azpimarratzekoa da SOKA erakusketa euskal dantzaren mediazio eta transmisio proiektu orokor batean kokatzen dela, eta berori 2016-2017 urteetan zehar gauzatuko da transmedia dispositibo ezberdinen bitartez. Publikoari aukera osagarria emango zaio gaia ezagutu eta praktikatu dezan bisita egin baino lehen eta ondoren.

Horretarako, EKEk eta Azkue Fundazioak 8-15 urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat SOK’APP jolas-aplikazioa garatu dute SOKA erakusketaren inguruan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

 


 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana