Ikastaroak Catalina de Oscáriz Arte Eskolan 2019

Pamplona/Iruña 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • Ikastaroak Catalina de Oscáriz Arte Eskolan 2019

Izena emateko epea irailaren 4tik 16ra arte egongo da zabalik.

Kudeaketa 010 herritarren arretarako udal telefonoaren bitartez egingo da.

--

Urriaren 1an hasiko da Catalina de Oscáriz Arte Eskolako ikasturte berria. Marrazketako eta Pinturako ikasle berriek aurreinskripzioa egiteko epea zabalik da, baita honako ikastaro monografiko hauetan izena emateko epea ere: Marrazketako 2. maila, eta Pinturako 1. eta 2. maila. Halaber, “Anatomia artistikoa eta giza-irudia” (Marrazketa) eta “Estilo artistikoak eta Teknika piktorikoak” (Pintura) hiruhileko eta “Proposamen artistiko pertsonalak” urteko lantegietan ere eman daiteke izena.

Monografikoetako aurreinskripzioa irailaren 16ra arte egin ahal izango da, 010 telefonoaren bidez. Eskatzaile kopurua leku kopurua baino handiagoa izanez gero, zozketa egingo da irailaren 18an, Arte Eskolan. Onartutakoek matrikula egin ahal izango dute irailaren 20tik 28ra, Descalzos kalean, 72. zenbakiko 3. solairuan.

Marrazketako 2. mailan, Pinturako 1. eta 2. mailetan eta eta lantegietan irailaren 28ra arte izena eman ahal izango da, Descalzos kalean, 72. zenbakiko 3. solairuan.
Ikastaro monografikoen matrikularen prezioa 145,70 eurokoa da, eta 48,55 eurokoa, marrazketa eta pinturako hiruhilekoko lantegiena.

Ordutegiak:
Ikastaro monografikoak urriaren 1tik ekainaren 19ra arte egingo dira, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.

Lantegiak:
Anatomia artistikoa eta giza-irudia”, urriaren 1tik abenduaren 19era arte, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Estilo artistikoak eta Teknika piktorikoak”, urriaren 2tik abenduaren 18era arte, astelehen eta  asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Proposamen artistiko pertsonalak” (Urteko lantegia): urriaren 4tik ekainaren 19ra arte, ostiraletan, 17:00etatik  21:00etara.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana