ZERO AZPITIK II – IKASKETA INPROPIOEN PROGRAMA. 2019-2020 ikasturtea

Huarte/Uharte Urriaren 4(e)tik maiatzaren 14(e)ra
  • ZERO AZPITIK II – IKASKETA INPROPIOEN PROGRAMA. 2019-2020 ikasturtea

Aurreko edizioan bezala, Zero Azpitik egitean ikasteko moduen ikerketa da. Arteari begira, hainbat ikuspuntuetatik jakintzen sorkuntza eta transmisioa praktikan jartzen ditu, gorputzetik, teknologikotik, materialetik, testualetik, soinutik edo ikusizkoetatik abiatuz.Ikasturtean zehar egingo diren saio multzo gisa eratua dago.

Egun artearen eszenan dauden gonbidatuek garatuak izango dira saioak, profesional hauek lantzen dituzten gaien inguruko teoria eta praktika uztartuko direlarik bertan.

Parametro hauetatik abiatuz, ikasketa programa, zentroaren programazioaren ildoaren pare joango da, bata, bestearen diskurtso, ideia eta formakuntza prozesuan sortu daitezkeen harremanekin elkar kutsatuz.

Lantegiak

2019-20 ikasturtean, 7 lantegi eskainiko dira eta bakoitzak 15 ordu inguruko iraupena izango du.

Nori zuzendua dago

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Izen-ematea

Lantegi bakarrean, batzuetan edo guztietan izena ematea posible da. Bi izen-emate data irekiko dira:

– Irailaren 5etik, urriaren 28ra.

– Tokiak betetzen ez badira, ikastaro bakoitza hasi baino hilabete bat lehenago.

Zero Azpitik izen-emate kuota

– 7 lantegi: 100 euro

– Lantegi bakoitzeko izen-emate kuota: 20 euro

Gehienez 15 lagun lantegi bakoitzean. Izena emateko, bete webguneko formularioa.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera hautaketa egingo da 15 lagunek baino gehiagok izena ematen badute.

Parte-hartzea baieztatzean, ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia bidaliko da.

Parte-hartzea ez da bermatua izango ordainketa egin arte.

Bidaia laguntza

100 euroko bost diru laguntza eskainiko dira lantegi bakoitzean Uhartetik 50 kilometrora baino gehiago bizi diren lagunentzat. Lehentasuna izango dute lantegi guztietan izena ematen duten pertsonek. Diru laguntza, lantegia bukatu eta saio guztietara joan ondoren jasoko da.

Ziurtagiria

Bost lantegi edo gehiago egiten dituenak, Zero Azpitik II | Ikasketa inpropioen programa ziurtagiria jasoko du.

IZEN-EMATEAK HEMEN

Zero Azpitik 2019-2020 Uharte-Zentroa.pdf


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana