Euskadiko Irakurketa Errazeko Kluben III. Topaketa - 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Urriak 19
  • Euskadiko Irakurketa Errazeko Kluben III. Topaketa - 2019

Vitoria-Gasteizen ospatuko da eta helburua da hurrengoak biltzea: irakurketa errazean eta bere garapenean interesa duten profesionalak, kluben parte hartzaileak eta publiko orokorra. Topaketa honek balioko digu hausnartzeko, esperientzia partekatzeko eta espazio berriei, taldeei eta materialei buruzko aukera berriak bilatzeko.

2012ko bukaeran Euskadira iritsi zenetik, Irakurketa Errazak gure lurraldean ibilbide eta sustraitze garrantzitsua izaten jarraitzen du. Euskal Autonomi Erkidegoa, irakurketa demokrazian oinarritzen den kontzeptu honen garapen zabalena duen estatuko bigarren erkidegoa da eta erreferente bat bihurtu da dagoeneko. Hau guztia, arlo sozialetik egondako inplikazioari (65 erakunde baino gehiago parte dira IE Euskadi sarearen bultzadan) eta instituzionalei esker, bereziki liburuzainengandik.

IE irakurketa bultzatzeko tresna den heinean, gero eta Irakurketa Errazeko klub gehiago daude egunero. Gainera, irakurtzeko zailtasunak dituztenei irakurketa inguratzeko tresnarik garrantzitsuenetako bat
bezala finkatu da. 2017an, Donostian II. Topaketa ospatu genuenean. Orduan, aktiboan ia 140 klubekin kontatzen genuen. Bi urte geroago, talde kopuruak hazten jarraitzen du, bai gaztelaniaz, bai  euskaraz.

Vitoria-Gasteizen topaketa berri honek bildu nahi ditu gaiari buruz interesa duten profesionalak, klubeko parte hartzaileak eta publiko orokorra: hausnartzeko, esperientziak eta praktika onak partekatzeko eta etapa berri hau aztertzeko. Oraingo honetan, atentzioa jarriko dugu Euskadin IE ezartzeko bide berriak, bai espazio berrietan (kartzelak, ospitaleak, landa eremuak), baita IE material berrietan ere (argitaletxeen, liburu-saltzaileen edo itzulpenaren ikuspuntutik).

Egitaraua ikusi [PDF 864 KB]

Izen-emateak urriaren 7ra arte.
– Toki mugatuak (edukiera bete arte).
– Irisgarritasun fisikorako beharrak dituzuen pertsonek, adierazi ezazue izena ematerakoan mesedez.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana