"Erritu"

Durango 2019(e)ko Abenduak 6
  • "Erritu"

Erritu bizi-bidaia bat da, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.

Errituak zubi modukoak dira, gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik.

Gure historian eta gure orainean txertatuta dauden antzinako errituak, non gizakiak gertutasuna eta elkartasuna bilatzen duen bere lagun hurkoekin.

Dantzarien eta koralisten artean sorturiko giza basoa oinarri hartuta, gure garaietara iritsi diren erritu tradizionalei buruzko gogoeta garaikidea egingo da.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio Eszenikoa: 4 Play
  • Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen Diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza
  • Musika sorkuntza: Luis miguel cobo & David Azurza.

Informazio gehiago: Kukai Dantza

 

 

 

durango.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana